JARDUERA ARTISTIKOAK

«BEGIRADAK ERALDATZEN: BEGIRADA KRITIKO ETA SORTZAILEAK MARRAZTEN»

Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, non gizarte-, kultura- eta ingurumen-erronkek inguratzen gaituzten, bestelako begirada bat garatzeko beharra sortzen da, agerikoa dena gainditu eta emozioetan barneratzeko kapaza, entretenimendu hutsa gainditu eta sentimenduan barneratzeko gai dena.

Elkarrekin lan egiten dugunean gure haurren begiradak Begirada Kritiko eta Sortzaile bihurtzeko, guztiok daukagun tresnarik onena ematen diegu bizi garen mundua baloratzeko eta onerako aldatzeko.

Arte Eszenikoetatik ulertzen dugu lehen urratsa imajinatzea dela, Jacinto Benavente antzerkigile eta Literaturako Nobel saridunak zioen bezala: «Imajinatzea sortzea da. Gutxienekoa da gauzak gugandik kanpo ikustea; garrantzitsuena gugan sentitzea da. Ikusten dena bistatik galtzen da; imajinatzen dena bizitza osorako bizitzen da beti, betierekotasun osorako.»

Hezkuntza Komunitaterako programatzen dugunean, mundua eraldatzeko ahalmena duten herritarren adimenetara eta sentimenduetara iristen garela imajinatzen dugu, eta bizipen inspiratzaileak eman nahi dizkiegu.

Programazio hau Arte Eszenikoak guztioi eramateko bidea defendatzeagatik definitzen da, Inklusio Kulturaleko lan-ildo baten bidez, baita Bitartekaritza Kulturalaren eta Audientzien Garapenaren bidez talde-lan erreflexibora hurbiltzeagatik eta berritzeagatik ere.

Azkenik, hau Hiri Proiektu bat da, eta ikasturte honetan Paraiso Antzerkia Konpainia Egoiliarraren 45. Urteurrena eta ikuslearen sarien 25. edizioa ospatuko da.

Gure haur eta gazteekin batera, guztiok Begirada Kritiko eta Sortzaileak marraztea proposatzen dizuegu!

KULTURA ETA GIZARTE-BARNERATZEA

Kultur eta gizarte-barneratzea egon dadin, beharrezkoa da dibertsitatearekin bat egiten duten eta pertsona guztiei balioa ematen zaien sistemak eta agertokiak garatzea, eta, horrez gain, ikastetxe bakoitzean inklusioa modu desberdin batean gerta daitekeela onartzea. Esperientzia esanguratsuak garatu nahi baditugu, kultur arloko esku-hartzeak pertsonalizatu beharra dago.

Hala, kolektibo bakoitzari gizarte-eraldaketarako eta kultur hazkunderako tresna modura balioko dio.

Bi ekintza-ildo proposatzen dira:

  1. ildoa: populazioaren zati handi bat gizarte-bazterketako arriskuan dagoen ikastetxeak.
  • Hartzaileak: Haur Hezkuntzako irakasle-ikasleak.
  • Ekintzak: Hiriko bi konpainiak, Panta Rhei eta Paraiso Antzerkia, 8 ikastetxetan era pertsonalizatuan esperientzia eszenikoaren garapena irakasten dute.
  1. ildoa: bestelako gaitasunak dituzten kolektiboekin

lanean diharduten egiturei zuzendua.

  • Parte-hartzaileak: Zentro Okupazionalak, Autonomia Pertsonaleko Zentroak, Zereginak Ikasteko Ikasgelak eta Errehabilitazio Komunitarioko Zerbitzuak.
  • Hartzaileak: kolektibo horietako helduak eta gazteak.
  • Ekintzak: zuzeneko lana hezitzaileekin, eta erabiltzaileak

programaziora gehitzea.

BITARTEKARITZA

Arte-hezkuntzan, beharrezkoak dira hezkuntza – diseinuzko uneak, zeinetan, irakasleen bizipen pertsonaletik abiatuta, esperientzia artistiko berriak eraiki edo marraztuko diren.

Artea eta ikastetxe bakoitzaren bizitza elkarrekin lotzea da xedea, baita kultura- eta hezkuntza-berrikuntzarako bide berriak sustatzea ere, Beñat Etxepare Antzokiak proposatutako arte-jardueratik abiapuntua.

Bost motatako EKINTZAK proposatzen dira, edukiaren arabera sailkatuta:

  1. «ESPERIENTZIA ARTISTIKOA IKASKUNTZAREN ERAGILE GISA» LANTEGIAK

      2 lantegi praktiko egingo dira Bigarren Hezkuntzako irakasleekin, La Casa del Libro-n.

  • NARCIS@ – urriak 26 – 18:00etan
  • LA VIDA DEL BUSCÓN – otsailak 8 – 18:00etan

Pedagogia artistikoko eta ikaskuntza kolektiboko esperientzia bat aktibatu nahi da, esperientzia eszeniko batean parte hartzearen inguruan. Kontenplazio- eta esperimentazio- prozesuak aktibatuko dira.

  1. «JAKIN-MIN ARTISTIKOA ETA EMOZIOEN ADIERAZPENA» LANTEGIAK

La Casa del Libro-n tailerrak egingo dira programatutako ikuskizunetara joango diren Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleekin. Hala, alfabetizazio kulturalarekin, ikus-entzuleen begirada sortzailearekin eta esperimentazio artistikoarekin lotutako gaiak jorratuko dira.

  • TARZAN – azaroak 2 – 18:00etan
  • KELONIA ETA ITSASOA – azaroak 9 – 18:00etan
  • LORATEGIAN – azaroak 28-18:00etan
  • 104. HAURRA – otsailak 2 – 18:00etan
  • BIHOTZ BIHOTZEZ – maiatzak 2 – 18:00etan
  1. VITAL-ANTZEKI. KULTURAK HAZTEN LAGUNTZEN DU

Proposamen honen helburua «Lorategian» esperientzia eszenikoan parte hartuko duten 3 urtetik 5 urtera arteko haurren familietan jarduera artistikoak bultzatzea da.

Gabonetan, Teatro Paraíso Konpainiaren «Lorategian» ikuskizunaren emanaldiak bukatzean, ikusleek gutunazal bat jasoko dute eta gero etxean gurasoekin ireki beharko dute. Barruan gurasoentzako gutun bat eta opari bat topatuko dute. Gurasoentzako gutunek haurrek ikusitako ikuskizunari egingo diete erreferentzia eta, seme-alabekin jolasteko aproposa izango da. Horrela, haurren eta gurasoen arteko komunikazioa indartuko da antzerki- esperientziaz baliatuz, ikusle txikiek euren emozioak adieraz ditzaten sustatuko baita.

Ekintza hau Fundación Vital Fundazioarekin elkarlanean egiten da.

  1. TOPA! PROIEKTUA. DBH ETA BATXILERGOKO TUTOREENTZAKO PRESTAKUNTZA

DBH-ko eta Batxilergoko tutoreentzako prestakuntza. Ordubeteko 4 saio, hiru hilabete berean, ikastetxean bertan. Saio horien helburua dantza, antzerki, performance eta ikus-entzunezkoetatik datozen dinamikak eta lan metodologiak ezagutaraztea izango da. Ikasgelako egunerokoan nahiz garatzen ari diren proiektu artistikoetan inplementatzeko baliabide baliagarriak izango dira. Plaza mugatuak, izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituak. Diruz lagundutako prestakuntza, parte hartzen duten ikastetxeentzat kosturik gabea, Topa! Proiektuarekin lankidetzan emana.

  1. SENSE (OF) SHARING PROIEKTUA: IRAKASLEENTZAKO HEZIKETA-IKASTAROA

8 tailer dira eta «Kutxartean» deitutako Paraiso Antzerkiaren ekoizpen berrirako erreserba duten 8 Ikastetxetan egingo dira. Prestakuntza honen helburua irakasleen kontzientzia areagotzea da, umeen ongizatea eta harreman-gaitasunak sustatzeko antzerkirako tresna eta metodoen erabilerari buruz. Parte-hartze aktibo honek eta tailerretan hartutako metodologia ez-formalak iritziak eta arte eszenikoen hezkuntza-erabilerei buruzko hausnarketak agertzeari lagunduko dio. Ikuskizuna erreserbatzerakoan, tailerraren erreserba egin behar da. Tailerrak otsailaren 27tik martxoaren 8ra bitartean egingo dira ikastetxeetan, irakasleekin

KOMUNIKAZIOA, ARTEA ETA GIZARTEA

Kultura eskuratzeko bideak demokratizatzea abiapuntuko helburutzat hartuta, erronka bat dugu: hura eskuratzeko aukerak benetakoak izatea, ikusle txiki eta gazteentzat batez ere. Kultura demokratizatzea kultur paradigma bat garatzea da, uler dezagun gizabanakoak ez direla ikusle edo kontsumitzaile huts, eta eragile aktiboak eta kulturaren sortzaileak eta garraiatzaileak ere badirela.

1. DENBORALDIAREN AURKEZPENA. AZTURA KULTURALAK ETA HEZKUNTZA-INGURUNEA.

Kurtso berri hau 2 topaketa komunitarioekin hasi nahi dugu, irakasleei Hezkuntza Artistikoko jardueren programa eta Beñat Etxepare Antzokiko programazio eszenikoa ezagutarazteko.

Helburua ikastetxe guztietan hiriko kultura eskaintza erabiltzeko eta horretaz gozatzeko azturak sustatzea da.

Lehenengo topaketa komunitarioa irailaren 6an, asteazkenean 12:00etan izango da. Bigarrena, irailaren 7an, ostegunean 10:00etan izango da, biak Iparralde Gizarte Etxeko Larrun Aretoan.

2. DENBORALDIAN ZEHAR. MEZU KULTURALAK «EL CORREO» EGUNKARIAN

Eragile laguntzaile honek hilero gune bat ireki du jardueren garapena ikusarazteko eta herritarrei Arteei eta Kulturari lotutako hiri-proiektu baten balioa jakinarazteko.

3. SENSE (OF) SHARING BILERAK. KULTURA EGITEN, ONGIZATEA SORTZEN

Praktika oneko truke-proiektu europar honen bitartez, tokiko kultura-ongizatearen sustapenaren adituekin bilduko gara. Kultur eragileak garenez, egungo umeen beharrak eta gaitasun ez kognitiboen garapena baloratu nahi duguantzerkiaren bidez; hala nola, erresilientzia,plangintza-gaitasuna edo motibazioa. Horretarako,4 adituekin bilduko gara, eta lau hausnarketa-gai garatzen zentratuko gara:

  • Artea eta inklusioa.
  • Artea eta harremanak besteekin
  • Artea, ekintzailetza eta lehiakortasuna
  • Artea eta osasuna

4. DENBORALDIAREN AMAIERA. IKUSLEARI SARIAK

Beñat Etxepareren ikusle guztiekin ospatu nahi dugu sarien XXV. Edizioa eta Paraiso Antzerkia Konpainiaren 45 urteurrena.

Sariak denboraldi amaierako jaialdian emango dira. Bertako hainbat artista hartuko dute parte. Aipatutako sarietan parte hartzeko, ikuskizunaren ondoren sariaren triptikoak (irakasleei emango zaizkienak) igorri beharko zaizkigu, bertan ikusitako ikuskizunari buruzko iritziak, irudiak, iradokizunak, kritikak, etab. azalduz.

Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira:

Paraiso Antzerkia

Abetxuko Pueblo 14 01013 Vitoria-Gasteiz.

Lau sari mota emango dira:

  • Ikusleei: bost sari indibidual adin maila bakoitzeko, guztira 20 sari eskainiz. Sariak honako opari hauetaz daude osatuta: Vital Fundazioak eta Beñat Etxeparek opari bana emango dute, eta Gasteizko Udalak, Principal Antzokirako sarrera- txartelak. Baita, maila bakoitzarentzako beste sari berezi batzuk emango dira ere.
  • Ikastetxeei: ikuslearen iritziaren inguruan lan interesgarriena egin duten Ikastetxeei zuzendutakoak. 3 sari emango dira, honako opari hauetaz osaturik: La Casa del Libro Liburudendaren liburu sorta bat eta Ikastetxeak egiten dituen jarduera eszenikoetan bitartekari baten laguntza, datorren ikasturtean, Teatro Paraisok emana.
  • Irudi grafiko onenari: ikusle batek antzerkia irudikatuz egindako irudi grafiko onenari opari bat emango dio EITB-ek.
  • Antzerki kritika hoberenari: DBH-ko ikasle batek egindako antzerki kritika hoberenari. El Correo egunkariak emandako saria.